Dovhenkeko gudua
Dovhenkeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko apirilak 11 – ekainak 11 | ||
Lekua | Dovhenke, Kharkiv Oblasta (Ukraina) | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Dovhenkeko gudua Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiar Federazioko Indar Armatuen artean gertatutako gudu bat da, Izium hiritik hiritik 20 kilometrora, hegoalderantz, kokaturiko Dovhenke herrixkan eta Ukrainako ipar-ekialdeko erasoaldiaren zein ekialdeko erasoaldiaren parte den Donbasseko guduaren baitan gertaturikoa.
Gudua 2022ko apirilaren 11n hasi eta urte bereko ekainaren 11n bukatu zen, Errusiak hiri-kontrola segurtatu zuenean.[1]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dovhenke herri txiki bat da, Kharkiv eta Donetsk Oblasten arteko mugan kokaturikoa. 2022ko otsailaren 24an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zuen, 2014. urtean hasitako Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren gorakada handi batean. Inbasioak, Bigarren Mundu Gerratik geroztik, Europa-mailako errefuxiatu-krisi handiena eragin zuen, 6.5 milioi ukrainar baino gehiago herrialdetik ihesi egin baitzuten; bai eta herriaren herena lekualdatua izan ere.[2][3][4][5][6]
Aipatutako inbasioaren testuinguruan, apirilaren 1ean, Ukrainako Armadak baieztatu zuen Izium hiria errusiarren kontrolpean zegoela.[7][8] Hurrengo egunean, Ukrinformen egindako elkarrizketa batean, Iziumeko de iure alkateorde den Volodymyr Matsokinek esan zuen hiriko bizitegi-eraikinen %80a suntsituak zirela, bai eta [hirian] ez zegoela elektrizitaterik, berogailurik edo urik.[9]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 11n, Errusiako Indarrek Dovhenke eta Dmytrivka herrien aurkako eraso bat hasi zuten, Ukrainako Indarrek aldaratu egin zutena.[10]
Maiatzaren 15ean, Ukrainako Armadak iragarri zuen Errusiak bigarren eraso berri bat egin zuela, herrixkaren kontrola lortzeko helburuarekin.[11]
Ekainaren 6an, Ukrainako Albiste Agentziaren arabera, soldadu ukrainarrek Dovhenkeren aurkako hirugarren eraso bat errefusatu zuten; gainera, ustez, Errusiako Indarrek beren unitateen zati bat Iziumera eraman zuten, izandako galerak zirela eta.[12] Testuinguru horretan, egun Errusiako Duma Estataleko diputatu den Aleksandr Borodai Dovhenkera joan zela jakinarazi zen, Donbaseko Boluntarioen Batasunarekin herrixkaren aurkako erasoan parte hartzeko.[13]
Gudu-ostea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainaren 12rako, Ukrainak jakinarazi zuen armada errusiarra eraso bat egiten ari zela Dovhenketik Mazanivka eta Dolina hirien aurka; honek, de facto, Errusiako Indarrek Dovhenke herrixka harrapatu zutela esan nahi zuen.[14]
Ekainaren 25erako, borrokek Dovhenketik hurbil jarraitu zuten, baina hilaren amaierarako, Errusiaren operazioak herrixkaren hegoaldera mugitu ziren; izan ere, herrixka hartu ostean, tropa errusiarrak Dovhenketik Mazanivkarantz aurrera egiten saiazen jarraitu zuten.[15][16][1]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guardiako Tankeen 1. Armadaren buru bezala.
- ↑ Guardiako Errifle Motordunen 144. Dibisioaren buru bezala.
- ↑ Ingeniarien 45. Errejimentuaren buru bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 30» Institute for the Study of War.
- ↑ Blake, Daniel Keane, Elly. (15 March 2022). «What is the Homes for Ukraine refugees scheme and how do you apply?» Evening Standard.
- ↑ Pita, Antonio; Costa, Raúl Sánchez. (3 March 2022). «Ukrainian exodus could be Europe's biggest refugee crisis since World War II» El Pais.
- ↑ «Situation Ukraine Refugee Situation» United Nations High Commissioner for Refugees.
- ↑ Ratcliffe, Rebecca; Clayton, Abené; Gabbatt, Adam; Chao-Fong, Léonie; Lock, Samantha; Ambrose, Tom. (19 March 2022). «Biden outlines 'consequences' if China aids Russia – as it happened» The Guardian.
- ↑ Ukraine war: Putin being misled by fearful advisers, US says. BBC News 31 March 2022.
- ↑ «На Київщині ЗСУ звільнили 15 населених пунктів – зведення Генерального штабу» Радіо Свобода.
- ↑ The russians are controlling Izyum – General Staff of the Ukrainian Armed Forces. .
- ↑ Izyum city government: Izyum 80% destroyed. .
- ↑ (Ukraineraz) Knyazhik, Oksana. (11 April 2022). Росіяни намагалися взяти Довгеньке та Дмитрівку і штурмували Золоте: нічого не вдалося. 24 Kanal.
- ↑ «Russian Offensive Campaign Assessment, May 15» Critical Threats.
- ↑ «Russian Troops Trying To Advance In Direction Of Dovhenke Of Kharkiv Region - AFU» Ukrainian News.
- ↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 6» Institute for the Study of War.
- ↑ «Armed Forces of Ukraine are killing the invaders on all fronts, the battle for Sievierodonetsk continues - the General Staff report» Yahoo News.
- ↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 25» Institute for the Study of War.
- ↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 29» Institute for the Study of War.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]